ONGARAI ESKOLAk jantoki zerbitzu propioa du instalazio moderno batzuetan. Jantoki honek 180 plazako lekua du txanda bakoitzeko eta alboan hainbat leku jolas edo ikasketarako.
Gure Ikastetzeko Idazkaritza familiei eta bisitariei arreta zuzena eskaintzen zaien lehenengo tokia da. Espedienteak, Ziurtagiriak, Jantokia eta eskolako ekonomikoa ere, adib., hemen kudeatzen dira. (Goiko sarrera nagusia).
Idazkaritzaren ordutegia:
· Goizez: 9:00etatik 13:00etara.
Telefonoak:
· 943 17 00 11 // 943 25 42 67 eta 688 80 24 73.
Liburutegia leku aproposa da ikasleentzat, bai irakurketa zaletasuna pizteko baita edo informazio iturriak erabiliz ikasteko eta baliogarria da gainera irakasleen eta gurasoen partehartzea bultzatzeko.
IGE, ikastetxeko ikasleen gurasoek osatzen duten elkartea da.
Seme-alaben formakuntza prozesuarekin konprometituta daudenak, irakasle eta zuzendaritza taldearekin izaten dira elkarlanean eta OOGan eta batzordeetan parte hartzen dute.. Gainera, egiten duten lanari eta baita ematen duten laguntza ekonomikoari esker, ikasleek aukera dute gurasoek antolatutako eskolazkanpoko ekintzetan eta ikastetxeak antolatzen dituen osagarrietan parte hartzeko.
Informazio gehiago jasotzeko, joan Ongarai Eskolako IGEaren webgunera, edo emailez kontaktatu.
Aniztasunaren Tratamendurako Departamentua irakaskuntzari laguntzeko zerbitzua da, eta maila eta ezaugarri desberdinetako zailtasun espezifikoak dituzten ikasleei arreta emateaz arduratzen da. Eskolako Aholkulariak koordinatzen du eta Pedag. terapeutikoaren espezialistek, logopedak eta ikasle etorri berrientzako Hizkuntza-errefortzuko espezialistak osatzen dute.
Esku-hartze prozesua Aniztasunari Erantzuteko Planaren barruan kokatzen da, eta, Ikastetxeak hartutako neurriak nahiko izaten ez direnean, Hezkuntza Sailaren zonako Aholkularitza Zentroa (Berritzegunea) gure erreferentea da Hezkuntza Premia Berezien ondorio izan daitekeen eta, beraz, aparteko giza baliabideak merezi dituen ikasleen diagnostikoa eskatzeko.
Arreta psikologikoa ez dago jasota Hezkuntza Sailaren eskumenen barruan, eta, behar izanez gero, Zentroak familiei aholkua ematen die semea beharrezkoa den espezialistengana eramateko, baina beti Osakidetzako Pediatria Unitatetik.