Hemen zaude: Ongarai Eskola / Ikastetxeko proiektuak
EUSKERA     CASTELLANO
accesos directos KONTAKTUAALBISTEAKIRTEERAK ETA EKINTZA OSAGARRIAKEGUTEGIAIKASTETXEKO PROIEKTUAKHEZKUNTZA ESKAINTZAZERBITZUAKIKASTETXEARI BURUZ
2024-2025.IKASTURTEA

Proiektuak

Ikaskuntza Kooperatiboa (IK/KI)

IKASKUNTZA KOOPERATIBOA GELETAN FINKATZEN JARRAITZEN DUGU.




Jarraian, IK/KI Programako hiru ideia nagusien laburpena.


Ematen duen hezkuntza ikasleen ezaugarrietara hobeto egokitzeko ikasleak aldez aurretik aukeratzen dituen eta hezkuntza helburu nagusitzat hezkuntza hori inklusiboa izatea duen ikastetxe baten arteko dilema amaigabearen aurrean, zalantzarik gabe, bigarrenaren alde egiten dugu, bitarteko eraginkorragoa baita diskriminazio ideien aurka borrokatzeko –gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den helburua egungo munduan–, jatorrizko herrialdea eta kultura edozein dela ere, mundu guztia onartzen duten gizarteak sortzeko, gizarte inklusiboak alegia, eta, gainera, bigarren horren bidez, guztientzako hezkuntza integrala lortzen da, Salamancako adierazpenean suharki aldarrikatzen den bezala. Adierazpen horretan jasota daude UNESCOk antolatu eta Salamancan egin zen (1994) Hezkuntza-premia bereziei buruzko munduko biltzarraren amaierako ondorioak.


Eta bigarren aukeraren –hau da, eskola inklusiboaren– alde argi eta garbi egiteak ondorio erabakigarriak ditu dokumentu honen edukiari dagokionez: ikasketa kooperatiboa. Izan ere, hezkuntza inklusiboa eta, zehazkiago, eskola eta ikasgela inklusiboak, alde batetik, eta ikasketa kooperatiboa, bestetik, bi kontzeptu desberdin dira, baina elkarri estu lotuta daude:

  • Ikasgelan ikasketa kooperatiboa inplementatzeari buruzko prestakuntza aholkularitzako prozesuan ikusiko dugun bezala, ikasgela berean ikasle desberdinekin batera lan egiteko modu bakarra –eskola inklusiboaren alde egiteak eskatzen duen bezala– ikasketa kooperatiboko egitura abian jartzea da, egitura lehiakor edo indibidualisten kaltetan, egun, oraindik, azken eredu hori nagusi den arren. Nola egin dezakete ikasketan aurrera eskolara doazen ikasle gehienak “ez bezalakoak” diren ikasleek (hainbat arrazoigatik izan daitezke desberdin: ahalmen-urritasunen bat dutelako, beste kultura batekoak izanik, hizkuntza nagusia menderatzen ez dutelako, gizarte-ingurune baztertutik datozelako...) nork bere ikasmahaian bakarka lan egiten duen ikasgela batean baldin badaude eta irakasleak banaka erantzun behar badie beraien artean hain “desberdinak” diren ikasleei? Nola egin dezakete aurrera ikasle “desberdin” horiek, baldin eta ikasleak beren artean lehiatzen badira, nola edo hala lehena, onena izatea lortzeko? Kooperatiboki antolatutako ikasgela batean soilik ikas dezakete elkarrekin ikasle desberdinek (ahalmenetan, interesean, motibazioan, kulturan, hizkuntzan, gizarte jatorrian...), beharrezkoa da guztiak lankidetzan eta elkarlanean aritzea, elkarri laguntzea, ikasketan aurrera egiteko helburu erkidea lortze aldera, nork bere ahalmenak ahalik eta gehien garatzeraino.

  • Baina kooperazio hori ez da posible izango –kooperazioak desberdinarekiko elkartasuna eta errespetua garatzea eskatzen baitu, dokumentu honen edukiari buruzko prestakuntza-aholkularitzako prozesuan ikusiko dugun bezala– baldin eta aurrez “desberdinak” ikasgelatik kanpo utzi badira, hau da, inklusiboa ez bada. Nola ikasiko dute lankidetzan aritzen eta desberdintasunak errespetatzen, hau da, elkarrekin bizitzen, gizarte inklusibo batean eta erkidego integratzaileetan, ezaugarri pertsonal desberdinetako ikasleek, ahalmen urritasunen bat dutenek eta ez dutenek, kultura batekoek edo bestekoek... eskola eta ikasgela bananduetan heziak izan baldin badira? UNESCOk aldezten duenari jarraiki, orientazio inklusiboa duten eskola arruntak, haurrengan –neska eta mutil– zentraturiko pedagogia dutenak eta kooperazioan oinarrituak –hala maisu-maistren artekoa irakast ean, nola ikasleen artekoa ikastean– dira bitartekorik eraginkorrena guztientzako hezkuntza integrala lortzeko.


Bestalde, kontuan harturik Estatuko Lege Organikoak oinarrizko gaitasunen inguruan egituratzen duela curriculuma, ondorengo gogoeta eta galdera hauek sortzen zaizkigu:

  • Oinarrizko gaitasunen garapenak –batzuenak, behinik behin–, ezinbestean, ikasgelako jardueren egitura kooperatiboa eskatzen du. Hau da, oinarrizko zenbait gaitasun ez dagoela behar bezala garatzerik, ikasleen jarduerak egitura indibidualista edo lehiakorrean antolatuta baldin badaude. Zenbait komunikazio-gaitasun –adibidez, pentsakizunak, sentimenduak edota gertaerak adieraztea, arrazoitzea eta interpretatzea; besteen ideiak entzutea; kritika eraikitzaileak onartzea eta egitea; bestearen lekuan jartzea norberarenekin bat ez datozen iritziak errespetatzea sentikortasunez eta espiritu kritikoz...– eta gizarte-gaitasun –esate baterako, gatazkak ebazteko elkarrizketa eta negoziazioa erabiltzea; taldean lan egitea, norberak dakiena gainerakoek dakitenarekin elkartuz, arazo erkideak elkarrekin konpontzeko...– nola gara daitezke era indibidualistan antolatutako ikasgela batean, ikasleak ia ez badira elkarrekin ezertan aritzen, edo ikasgela lehiakor batean, ikasle batzuk besteekin lehiatzen badira?. Gaitasun horiek eta beste batzuk praktikatzea eta, beraz, ikastea, oso zaila da ikasleek ez badaukate ikasgelan elkarrekin, taldean, jarraikitasunez lan egiteko aukerarik.

PROGRAMA IK/KI, sarrera:
http://www.cife-ei-caac.com/programa_ESP.asp






Ongarai Eskola
Ongarai Auzoa z/g
48260 - ERMUA
Telefonoak: 943170011 - 943254267
Telefono Mugikorra: 688802473

E-mail: 015100aa@hezkuntza.net
© 2024. Ongarai Eskola Ermua. LEGAL OHARRA