Haur Hezkuntzako ikaskuntza prozesu osoa euskeraz egiten da. Bestalde, 5 urte eta lehen mailaren arteko egokitzapen proiektua dugu, aldaketa erosoagoa izan dadin.
• Pentazitate proiektua. Zer da Pentazitatea?: Bizitzan edozein egoerari aurre egiteko tresnak martxan jartzea; norbere buruarekin gustora sentituz eta besteen eskubideak errespetatuz. Honetarako pertsonaren 5 esparru landuko dira: norberaren identitatea, soziala, adimena, gorputza eta emozioak.
• Jolas heuristikoa 2 urteko gelan. Jarduera honen ardatza ikaskuntza aktiboan datza, era berean, jolas mota honen bitartez umeak bere pentsamendua, hizkuntza, erlazio pertsonalak eta ekintza bera, egituratzen ditu. Jolas mota honetan erabiltzen diren objetuak ez dira berez ludikoak: forma, dimentsio, textura eta kolore aldetik era askotarikoak dira (pintzak, tapak, maskorrak, piñaburuak, giltzak , lazoak, kortxozko tapoiak...)
• “Comunicarnos” programa. Ahozko adierazpenaren trebetasunak behar bezala garatzea irakurketa-idazle prozesuaren hasiera da. Lehenik eta behin, haurrek ahozko hizkuntzaren kontzientzia izan behar dute, entzuten dituzten esaldiak hitzez osatuta daudela, hitz horiek soinu independenteetan segmentatuta daudela. Hori guztia irakurketaren ikaskuntzarekin hasi aurretik ezagutzeak erakutsi du funtsezko faktorea dela ikaskuntza hori errazteko.
• “Construyendo matemáticas”. Haur Hezkuntzako matematikaren helburu nagusia gaitasun logikoak garatzea da. Manipulazio-materialen bidez eta ikertu eta estrategiak bilatzeko erronkak edo galderak planteatuz, haurrek arazoak sailkatzen, ordenatzen, kontatzen edo konpontzen ikasten dute. Kontzentratuago eta motibatuago agertzen dira, manipulazio-jarduerak oso erakargarriak direlako. Beraien sormen handia garatzen duen, era autonomoan ikasteko modu bat da.
HAUR HEZKUNTZA |
LEHEN HEZKUNTZA |
||||||||
2 urte |
3 urte |
4 urte |
5 urte |
1º |
2º |
3º |
4º |
5º |
6º |