IDAZKARITZA:
Idazkaritzaren ordutegia:
· Goizez: 9:00etatik 13:00etara.
Telefonoak:
· 943 17 00 11 // 943 25 42 67 eta 688 80 24 73.
JANTOKIKO ARDURADUNA
9:00etatik 10:00etara idazkaritzan. Bestela, telefonoz (943 170 011)
Ikasle bat jantokian ez denean geratuko abisatu mesedez, garrantzitsua da antolakuntza eta segurtasunerako.
BILERAK IRAKASLEEKIN:
- Irailean zehar maila bakoitzeko ikasturte hasierako bilerak izango dira familientzat eta bertan, gelako eta ikastetxeko hainbat informazio emango dira.
- Irakasleekin elkarrizketarako (tutore edo espezialista) zita hitzartuko da. Etortzea ezinezkoa bada, kontaktatu irakaslearekin beste egun batean gelditzeko.
- Bilera arrunta, irakasleak edo familiak eskatuko du beharrezkoa ikusten denean.
- Ebaluazio elkarrizketak: Haur Hezkuntzan zein Lehen Hezkuntzan hiru ebaluazio - bilera daude ezarrita, baina bigarrena ikaslearen bilakaeraren araberakoa izango da, eta irakasleak eta familiak adostuko dute.
IGE:
Eskolako sarrera nagusian, 3. solairuan, sartzean, eskuinean, IGE-ren lokalak daude, eta ezkerrean, Elkartearen postontzi berdea, iradokizunak edo mezuak uzteko.
Harremanetarako: 641 44 10 52 eta ampa@ampapartaide.es.