Hau da guztion artean osatu dugun definizioa:
“Gure ikastetxean, bizikidetzaz ulertzen dugu ERRESPETUAN, BERDINTASUNEAN, TOLERANTZIAN, KONFIDANTZAN...oinarritutako harremanen erainkuntza, hau posible delarik PARTEHARTZE, ADOSTASUN, KOMUNIKAZIO, HEZKUNTZA, KOOPERAZIOaren bitartez, eta helburu nagusitzat izanda ikaskomunitateko kide guztien ongizate emozianala.”
Elkarrekin bizitzen ikastea, horixe da gaur egun hezkuntzak duen ikasketarik garrantzitsuena, eta, horrenbestez, dagoeneko hezkuntza-sistemaren ezinbesteko premia da Urteko Elkarbizitza Plana eratzea.
Gizartea aldatu egin da, eta horrek aldaketak ekarri ditu eskoletako xede eta helburuetara ere. Bizitzeko behar diren oinarrizko konpetentziak eta gaitasunak garatzea izango da orain helburu nagusia. Ikasleak bizitzan izango dituen egoeretan modu egokian erantzuteko gai izan behar du, eta, beraz, horretarako hezkuntza sustatu behar da; bizitza, azken batean, elkarbizitza baita, harremanetan oinarritua. Hori dela eta, funtsezko aurrerapausoa izan zen elkarbizitza-plan propioa eratzea eta martxan jartzea, era horretara, ikasleek beharrezko diren trebetasun guztiak modu sistematikoan garatu ditzaten, bizitza eta elkarbizitza positibo hori eraikitzeko orduan (bakoitza bere buruarekin, gainerakoekin eta inguruarekin).
Gainera, lantzen ari garen metodologia kooperatiboa, ikastetxeko giroa kudeatzeko erreferentzi nagusia da eta Ikasgela berean ikasle desberdinekin batera lan egiteko modu onena dela uste dugu, eskola inklusiboaren alde egiteak eskatzen duen bezala. Lan egiteko modu honekin, aniztasunetik abiatuz, ikasleek, edukiak ikasteaz gain, harremanak izaten, eztabaidatzen eta adosten ikasten dute. IK/KI programak beraz, gela(ikasle-talde bezala ulertuta edozein esparrutan), hezkuntza prozesu osoaren gune nagusi bezala eraikitzeko tresnak ematen dizkigu, bai aspektu akademikoetan baita harreman sozialetan ere.
Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bermetzeko egiten dugun apostua, pertsona guztien eskubide eta betebeharretan oinarritzen dugu eta denon artean izan beharreko errespetuan landuko dugu.
Ikasleekin elkarbizitza hobetzeko egiten dugun lanean, diskriminazio mota ezberdinak agertzen dira ekipoen helburuetan eta sexuaren berdintasunaren errespetoa lantzearekin batera, agertzen dira ere arraza, kultura edo itxura fisiko ezberdinaren aurrean izan beharreko errespetoa. Ekipoen planetan agertzen da hau derrigorrezko helburu bezala.
Beraz, berdintasuna lantzeko, errespetoa eguneroko lanean eta modu globalean lantzea dela uste dugu modu egokiena eskolako giroa hobetzeko.
Hala ere, ikusten dugu gai espezifiko batzuk lantzeko beharra eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruz hurrengo zehaztasunak aipatzen ditugu.
Ikastetxearen oiko praktikan:
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatu eta koordinatutako "Mundu bat bertso" Programan parte hartzen dute, Ermuko Udalak babestuta. Programa honen helburuak euskal kulturari zabalkundea ematea eta euskararen ikaskuntza indartzea dira. Ikasturtean zehar, astero, ikasleek abestiak, bertsoak... lantzen diren saio batean parte hartzen dute, eta ikasturte amaieran gala batean parte hartzen dute, gure herriko gainerako eskolekin batera, non familiek eta bizilagunek gure haurren sormenaz gozatu ahal duten.
Programa, aniztasunari ematen dizkiogun erantzunetariko bat da eta honen helburua, egoera behartsuenean dauden eta zailtasunak dituzten hirugarren zikloko ikasleen eskolaratze prozesuaren aukerak hobetzea da.
Horretarako, ekintza zehatz batzuk antolatzen dira oinarrizko konpetentziak hobetzeko, hain zuzen ere eduki instrumentalei dagozkienak, baita ikaskuntza estrategiei eta elkarbizitzarako harremanei dagozkienak.
Helburu nagusiak:
Proiektu honek ikasleei beren ingurumen hurbilaren arazoa aztertu eta ulertzea ahalbidetzen die eta hiritar gisa bidezkoagoa eta ekologikoki jasangarriagoa izango den gizarte baten alde aritzeko prestatzen ditu.
Proeiektu honek hezkuntza-komunitateak hartutako konpromisoa da, ikastetxeko eta bere inguruko ingurumenaren kalitatearen eta jasangarritasunaren alde lan egiteko.
Eskola-Komunitate osoak hartutako konpromisoa da, bizigarriagoa, iraunkorragoa eta sozialki bidezkoagoa den ikastetxe eta ingurune baten alde lan egiteko.