Hemen zaude: Ongarai Eskola / Albisteak / Albiste osoa
EUSKERA     CASTELLANO
accesos directos KONTAKTUAALBISTEAKIRTEERAK ETA EKINTZA OSAGARRIAKEGUTEGIAIKASTETXEKO PROIEKTUAKHEZKUNTZA ESKAINTZAZERBITZUAKIKASTETXEARI BURUZ
2024-2025.IKASTURTEA

Albiste osoa


03/12/2024. Denontzat

GAZTAINERRE


Azaroaren 15ean, ostirala, urtero legez Gaztañerre eguna ospatu genuen Haur Hezkuntzako ikasleek. Bertan, Ongarai Eskolako gurasoen laguntzari esker, gaztainak jateko eta dantza egiteko tarte ederra izan genuen.

Taldeka jaitsi ginen Haur Hezkuntzako patiora, eta behin bertan musikaren erritmoan eta suaren usainari jarraituz, gurasoengana hurbildu ginen eta taldeka Gaztañerreko abestia abestu genien. Kukurutxo bete gaztaina eman ziguten ikasle bakoitzari!

Udazkena ospatzeko egiten dugu Gaztañerre eguna Ongarai Eskolan. Garaikoa, bertakoa eta osasuntsua den fruitu hau gozatzeko tartea hartzen dugu. Hiru hitz potolo horiek biltzen ditu gaztainak. Eta dantzaz eta abestiz borobildu genuen eguna. Eskerrik asko laguntzeko prest egoten diren gurasoei ere, hain gaztaina gozoak eskaintzegatik!


linea
linea


Ongarai Eskola
Ongarai Auzoa z/g
48260 - ERMUA
Telefonoak: 943170011 - 943254267
Telefono Mugikorra: 688802473

E-mail: 015100aa@hezkuntza.net
© 2024. Ongarai Eskola Ermua. LEGAL OHARRA