Hemen zaude: Ongarai Eskola / Albisteak / Albiste osoa
EUSKERA     CASTELLANO
accesos directos KONTAKTUAALBISTEAKIRTEERAK ETA EKINTZA OSAGARRIAKEGUTEGIAIKASTETXEKO PROIEKTUAKHEZKUNTZA ESKAINTZAZERBITZUAKIKASTETXEARI BURUZ
2023-2024.IKASTURTEA

Albiste osoa


10/06/2024. Denontzat

IKASTURTE AMAIERAKO JAIA


Ikasturte amaiera honetan, urtero bezala, ikasturte amaierako jaia ospatu dugu eskolan. Goizez jarduera ezberdinak egin ditugu ziklo bakoitzean ( eskulan bereziak, pelikula bat ikusi, etb.).

Jolasaldian egon eta gero, 6. Mailakoei agurra emateko diploma bat eta taldeko argazkia oparitu zaizkie. Haiek emanaldi ezberdin oparitu zizkiguten denoi. 5 urtekoei ere, haur hezkuntzako etapa bukatzen dutelako, diploma bat eman zaie.

Beste alde batetik, marrazki eta ipuin lehiaketako saridunei opari bana eman diete IGEak eta eskola osoko errekonozimendua jaso dute.

Omenaldiarekin bukatzeko, aurten jubilatzen den irakasle bati, Marisari, IGEkoek oparia eman diote.

Arratsaldean, IGEak antolatuta, ikasleek jolas ezberdinetan parte hartzeko aukera izan dute. Eskola orduak bukatu direnean, jaiak jarraitu du 20:00 ak aldera arte eta  ikasleek eta familiek elkarrekin ondo pasatzeko aukera izan dute.

Ondo egindako lanari esker, IGEaren partetik batez ere, dena ondo irten zen eta egun polita pasa genuen denok.

ESKERRIK ASKO!!!


linea
linea


Ongarai Eskola
Ongarai Auzoa z/g
48260 - ERMUA
Telefonoak: 943170011 - 943254267
Telefono Mugikorra: 688802473

E-mail: 015100aa@hezkuntza.net
© 2024. Ongarai Eskola Ermua. LEGAL OHARRA