Hemen zaude: Ongarai Eskola / Albisteak / Albiste osoa
EUSKERA     CASTELLANO
accesos directos KONTAKTUAALBISTEAKIRTEERAK ETA EKINTZA OSAGARRIAKEGUTEGIAIKASTETXEKO PROIEKTUAKHEZKUNTZA ESKAINTZAZERBITZUAKIKASTETXEARI BURUZ
2023-2024.IKASTURTEA

Albiste osoa


28/05/2024. Denontzat

BERTSOLARITZA TOPAKETA


Aurten ere Ermuko Bertso Topaketa  antolatu du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, Ermuko Udalaren laguntzaz, “Mundu bat Bertso” egitasmoaren barruan. Maiatzaren 23an, osteguna, arratsaldeko 17:30etan izan zen saioa, Ermuko Antzokian eta ordubete eta laurdeneko inguruko iraupena izan zuen. Saioan zehar, Ermuko ikastetxeetako ikasleen eta inguruko bertsolarien ( bat Ermukoa zena) bertsoak entzun ahal izan genituen beste zenbait ekintzen artean, abeslari bat, adibidez.

Gure eskolako LH6 A taldeko ikasleek bertso batzuk bota zituzten eta LH6 B taldekoek bertsotan asmakizun batzuk luzatu zizkioten publikoari.

Dena oso ondo irten zen eta antzokira hurbildu zen jendeak asko disfrutatu zuen.


linea
linea


Ongarai Eskola
Ongarai Auzoa z/g
48260 - ERMUA
Telefonoak: 943170011 - 943254267
Telefono Mugikorra: 688802473

E-mail: 015100aa@hezkuntza.net
© 2024. Ongarai Eskola Ermua. LEGAL OHARRA