Hemen zaude: Ongarai Eskola / Albisteak / Albiste osoa
EUSKERA     CASTELLANO
accesos directos KONTAKTUAALBISTEAKIRTEERAK ETA EKINTZA OSAGARRIAKEGUTEGIAIKASTETXEKO PROIEKTUAKHEZKUNTZA ESKAINTZAZERBITZUAKIKASTETXEARI BURUZ
2023-2024.IKASTURTEA

Albiste osoa


20/05/2024. Denontzat

MAIATZAK 17 Sexu askatasunarekiko konpromisoa


Maiatzaren 17an, Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Ongarai eskolan aniztasuna maite dugu, ongi dakigulako aniztasunak aberastu egiten gaituela. Gure eskolan, aniztasuna eta errespetua gure egunerokotasuneko oinarriak dira.  Horregatik, genero -ikuspegia eta sexu-dibertsitaterako ikuspegia ikastetxeetako plangintza-tresnetan (hezkuntza-proiektuan, proiektu kurrikularrean, programazioetan...) txertatzeari ekin diogu.

 Eskolak espazio pribilegiatuak dira ikasle guztiekin lan egiteko, begirada inklusibo, demokratizatzaile eta hiritar batekin, gay, lesbiana, transexual eta bisexual, transgenero eta intersexualen aurrean (hots, gizartean nagusi eta arau diren genero-patroiak betetzen ez dituzten pertsonen aurrean) ez dadin egon aurreiritzirik, gaitzespenik eta aurkako jarrerarik.  

Diskriminazio afektibo-sexualaren eta genero-identitatean oinarritutako diskriminazioaren aurkako borrokan konpromiso handia daukagu, eta zorionez azken urteetan gizartean aldaketak ematen ari dira. Ongarain ere, pausoka pausoka, bagoaz aurrera.  Izan ere, diskriminazio horren funtsean aurreiritziak eta ezjakintasuna daude, eta berdintasun printzipioaren aurkakoa da (printzipio horren arabera, pertsona guztiak berdinak gara eta eskubide berberak ditugu, gure orientazio sexuala edo genero-identitatea edozein dela ere).  

Aurten modu berezi batean ospatu ahal izan dugu egun hau; Yogurinha Borova egon da gure artean, bere abestiekin aldarrikatzen dituen mezuak gurekin zuzenean partekatuz. Izugarri ondo pasatu  dugu! Gora maitasuna! Gora aniztasuna!

“Maitatu bihotzez

Inoiz ez ezkutatu

Sentipenak askatu

Zarena kanporatu”


linea
linea


Ongarai Eskola
Ongarai Auzoa z/g
48260 - ERMUA
Telefonoak: 943170011 - 943254267
Telefono Mugikorra: 688802473

E-mail: 015100aa@hezkuntza.net
© 2024. Ongarai Eskola Ermua. LEGAL OHARRA