20/12/2023.
Kaixo guztioi:
Hemen gatoz Ongarai eskolako 4 urtekoak…
Ikasturte honetan, ikaskideekin lan kooperatiboa egiten ikasten ari gara. Ostiralero mahai jolas kooperatiboak eta dinamikak egiten ditugu elkar laguntzeko eta jolasteko.
Elkarrekin askoz ere dibertigarriagoa da!
Primeran gabiltza ! Barre asko egiten dugu eta gainera jolasten ari garen bitartean gure arteko harremanak sakontzen, txandak errespetatzen, elkarri laguntzen,... ikasten dugu eta talde kohesioa eta gelan giro polita lortzen dugu.