20/12/2023.
2023ko Mugikortasuaren Europako astearen barruan, eta mugikortasun jasangarria sustatzeko asmoz, Ongarai ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 3.mailako ikasleek gai horri buruzko tailer bat egin zuten.
Garraiobideak aztertu zituzten, haien eragina zein den ikusi zuten; eskolara joateko zein garraio erabiltzen duten azaldu zuten; eta, azkenik, marrazkiak egin zituzten, Ermua nolakoa izatea nahi zuten adierazteko. Denek bat egin zuten beren herrian bizitzeko leku atsegin eta kutsadurarik gabekotzat irudikatzean. Gure ardura da horrelakoa izatea.