ONGARAI ESKOLAk jantoki zerbitzu propioa du instalazio moderno batzuetan. Jantoki honek 180 plazako lekua du txanda bakoitzeko eta alboan hainbat leku jolas edo ikasketarako. Ongarai eskolak kudeatu arren, Ongarai institutoko ikasleek ere erabiltzen dute.
Ziurtagiriak, espedienteak, jantokia edo gai ekonomikoak kudeatzen diren lekua da gure idazkaritza. (Goiko sarrera nagusia).
Idazkaritzako ordutegia:
· Goizez: 9:00 a 12:30 (asteazkenetan ezik).
· Arratsaldez: 14:30 a 16:00.
Telefonoak: 943 170 011 - 943 254 267.
Liburutegia leku aproposa da ikasleentzat, bai irakurketa zaletasuna pizteko baita edo informazio iturriak erabiliz ikasteko eta baliogarria da gainera irakasleen eta gurasoen partehartzea bultzatzeko.
IGE, ikastetxeko ikasleen gurasoek osatzen duten elkartea da.
Seme-alaben formakuntza prozesuarekin konprometituta daudenak, irakasle eta zuzendaritza taldearekin izaten dira elkarlanean eta OOGan eta batzordeetan parte hartzen dute.. Gainera, egiten duten lanari eta baita ematen duten laguntza ekonomikoari esker, ikasleek aukera dute gurasoek antolatutako eskolazkanpoko ekintzetan eta ikastetxeak antolatzen dituen osagarrietan parte hartzeko.
Informazio gehiago jasotzeko, joan Ongarai Eskolako IGEaren webgunera, edo emailez kontaktatu.
Aniztasun Trataeraren Departamentua, Kontsultoreak zuzenduta, Pteak, Logopedak, etorkinen irakasleak eta laguntzarako espezialistak osatzen dute ere. Irakaskuntza laguntzarako zerbitzu bat da eta ezaugarri eta gradu ezberdineko zailtasuna duten ikasleak atenditzen ditu.
Aktuazio prozesua Aniztasun Trataerako Planaren barruan kokatzen da eta ikastetxean hartutako neurriak nahikoak ez direnean, zonaldeko aholkularitza zentroa(Durangoko Berritzegunea) da gure erreferentea ikasleen diagnostikoa egiteko eta Hezkuntza premia Berezikoak gertatzen badira, giza baliabide gehigarriak lortzeko.
Atentzio psikologikoa ez da hezkuntza sailaren eskumenetan sartzen eta behar izanez gero, ikastetxetik laguntza ematen zaie familiei espezialista egokiena bilatzeko, baina beti pediatriko unitatetik
Berritzeguneak: http://b09.berritzeguneak.net/eu/index.php