Hemen zaude: Ongarai Eskola / Ikastetxeari buruz: Instalazioak
EUSKERA     CASTELLANO
accesos directos KONTAKTUAALBISTEAKIRTEERAK ETA EKINTZA OSAGARRIAKEGUTEGIAIKASTETXEKO PROIEKTUAKHEZKUNTZA ESKAINTZAZERBITZUAKIKASTETXEARI BURUZ
2023-2024.IKASTURTEA

Instalazioak

JOLASERAKO ESPARRUAK:

Ongarai Eskolak esparru berde zabal ugari ditu, baita jolastoki handi bat frontoi eta guzti. Baditu ere beste hiru haur jolasleku kulunka eta guzti. Horrezgain, 420m2 jolasleku estalia eta psikomotrizitate gela 170m2 koa, biak Haur Hezkuntzarenak. Ezin dugu ahaztu 225m2 gimnasio estalia, multikirola egiteko aproposa.

Jantokia:

Jantoki zerbitzu propioa instalazio berrietan, 180 pertsonarentzat txanda bakoitzeko. Jantokiak alboan esparru zabalak ditu, jolas edo ikasketarako, besteak beste, jolastoki nagusia, gimnasioa edo areto nagusia, aproposa filmak ikusteko eguraldi txarra dagoenean.

Liburutegia:

Ikastetxeak informatizatutako liburutegia dauka, hainbat liburu, entziklopedia eta kolekzioz jantzita, irakurketarako edo ikasteko.

Giro egokian mantendu beharreko esparrutzat ulertzen dugu liburutegia, ikasteko eta bereziki irakurketaz gozatzeko.

Areto nagusia:

Hitzaldi, antzerki edo filmak proiektatzeko gela zabala, pantaila handia eta proiektorearekin, soinu estereoaz gain. Ohizko erabilera du eguerdian, eguraldi txarra egiten duenean..

Beste gelak:

  • Musika gela
  • Ingeleseko gela
  • Kontsultorearen gela
  • PTEaren gela
  • Logopediako gela
  • Etorkinen gela
  • Infogela
  • Psikomotrizitate gela
  • Siesta gela

 

 

 

 



Ongarai Eskola
Ongarai Auzoa z/g
48260 - ERMUA
Telefonoak: 943170011 - 943254267
Telefono Mugikorra: 688802473

E-mail: 015100aa@hezkuntza.net
© 2024. Ongarai Eskola Ermua. LEGAL OHARRA