Hemen zaude: Ongarai Eskola / Ikastetxeko proiektuak
EUSKERA     CASTELLANO
accesos directos KONTAKTUAALBISTEAKARGAZKIAKIRTEERAK ETA EKINTZA OSAGARRIAKEGUTEGIAIKASTETXEKO PROIEKTUAKHEZKUNTZA ESKAINTZAZERBITZUAKIKASTETXEARI BURUZ
2023-2024.IKASTURTEA

Proiektuak

ELKARBIZITZA PLANA

Elkarbizitzaren definizioa guretzat


Hau da guztion artean osatu dugun definizioa:
“Gure ikastetxean, bizikidetzaz ulertzen dugu ERRESPETUAN, BERDINTASUNEAN, TOLERANTZIAN, KONFIDANTZAN...oinarritutako harremanen erainkuntza, hau posible delarik PARTEHARTZE, ADOSTASUN, KOMUNIKAZIO, HEZKUNTZA, KOOPERAZIOaren bitartez, eta helburu nagusitzat izanda ikaskomunitateko kide guztien ongizate emozianala.

Elkarrekin bizitzen ikastea

Elkarrekin bizitzen ikastea, horixe da gaur egun hezkuntzak duen ikasketarik garrantzitsuena, eta, horrenbestez, dagoeneko hezkuntza-sistemaren ezinbesteko premia da Urteko Elkarbizitza Plana eratzea.

Gizartea aldatu egin da, eta horrek aldaketak ekarri ditu eskoletako xede eta helburuetara ere. Bizitzeko behar diren oinarrizko konpetentziak eta gaitasunak garatzea izango da orain helburu nagusia. Euskal curriculum berriak gaitasun horiek hartzen ditu oinarri modura, eta, horren arabera, “hezkuntzak lau zutabe nagusi ditu”; horietariko bat, “Elkarrekin bizitzen ikastea”. Ikasleak bizitzan izango dituen egoeretan modu egokian erantzuteko gai izan behar du, eta, beraz, horretarako hezkuntza sustatu behar da; bizitza, azken batean, elkarbizitza baita, harremanetan oinarritua. Hori dela eta, funtsezko aurrerapausoa izan zen elkarbizitza-plan propioa eratzea eta martxan jartzea, era horretara, ikasleek beharrezko diren trebetasun guztiak modu sistematikoan garatu ditzaten, bizitza eta elkarbizitza positibo hori eraikitzeko orduan (bakoitza bere buruarekin, gainerakoekin eta inguruarekin).

Gainera, Viceko unibertsitatearekin lantzen ari garen metodologia kooperatiboa, ikastetxeko giroa kudeatzeko erreferentzi nagusia da eta Ikasgela berean ikasle desberdinekin batera lan egiteko modu onena dela uste dugu, eskola inklusiboaren alde egiteak eskatzen duen bezala. Lan egiteko modu honekin, aniztasunetik abiatuz,  ikasleek, edukiak ikasteaz gain, harremanak izaten, eztabaidatzen eta adosten ikasten dute. IK/KI programak beraz, gela(ikasle-talde bezala ulertuta edozein esparrutan), hezkuntza prozesu osoaren gune nagusi bezala eraikitzeko tresnak ematen dizkigu, bai aspektu akademikoetan baita harreman sozialetan ere.


Hezkidetza plana

Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bermetzeko egiten dugun apostua, pertsona guztien eskubide eta betebeharretan oinarritzen dugu eta denon artean izan beharreko errespetuan landuko dugu.

Ikasleekin elkarbizitza hobetzeko egiten dugun lanean, diskriminazio mota ezberdinak agertzen dira ekipoen helburuetan eta sexuaren berdintasunaren errespetoa lantzearekin batera, agertzen dira ere arraza, kultura edo itxura fisiko ezberdinaren aurrean izan beharreko errespetoa. Ekipoen planetan agertzen da hau derrigorrezko helburu bezala.

Beraz, berdintasuna lantzeko, errespetoa eguneroko lanean eta modu globalean lantzea dela uste dugu modu egokiena eskolako giroa hobetzeko.


Hala ere, ikusten dugu gai espezifiko batzuk lantzeko beharra eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruz hurrengo zehaztasunak aipatzen ditugu.

  • Hurrengo jarrera eta baloreetan oinarritutako hezkuntza eman nahi dugu:
    • Pertsona guztiei errespetoa bere banakotasunean, edozein bada ere bere sexua.
    • Ez onartzea sexu arrazoiengatik diskriminazio eta mezprezuei.
    • Balore positiboa duten pertsona ereduen bilaketa, gizarte mailan bai gizonezko baita emakumezko zentzua dutenak.
    • Etxeko lanen banaketa guztion artean. .


Hurrengo edukiak landuko ditugu

  • Natura eta gizarte zientzietan:
    • Gizonaren eta emakumearen arteko dibertsitate bilogikoa eta euren papera ugaltze funtzioan;
    • Hezkuntza afektiboa eta bere lotura hezkuntza sexualarekin;
    • Emakumearen esplotazio egoeren identifikazioa;
    • Etxeko bizitza, giza antolakuntzaren oinarritariko bat eta bere manifestazioa;
    • Emakumearen eta gizonaren lana. .
  • Hizkuntzetan:
    • Hizkuntzaren erabileran dauden modu sexistak;
    • Sexuen ikuspuntutik tratatutako testuen analisia.
    • Testuen komentarioa eta produkzioa, non emakumea gizonaren parean agertzen da.
  • Gorputz hezkuntzan: Gaitasun fisikoen aniztasuna eta bere lotura pertsonen izaera fisikoarekin (indarra, malgutasuna, abiadura, erritmoa..)
  • Arte hezkuntzan: emakumearen erabilera publizitatean eta bere papera artean.
  • Matematikan: Giza eta etxeko bizitzarekin lotutako egoerei buruzko problemen ebazpenak.


Ikastetxe eta gelako funtzionamentu arauetan ipiniko ditugu:

    • Zainduko dugu sarrera eta irteeretan eta espazioen banaketa eta erabileran, diskriminazioarik egon ez dadin.
    • Material curricularrak aukeratzerakoan kontua izango dugu erabili beharreko hizkuntza eta aurkeztutako irudietan.
    • Dizkriminazioarik gabeko hizkuntza erabiliko dugu.
    • Lanerako ekipoan mixtoak egingo ditugu, pertsona moduan euren gaitasun eta interesari begiratuz.
    • Joku eta jostailuen erabilera ez sexista egingo dugu.
    • Emakume Langilearen eguna ospatuko dugu.




INGELESA

INGELESEAN MURGILKETA - ESKUTITZ ETA MATERIAL TRUKAKETA LIVERPOOLeko ST. OSWALD IKASTETXEAREKIN


Jakina da gaur egun Europan bizi eta integratzeko, gureaz gain Europako beste hizkuntza batzuk ikasi behar ditugula. Ongarai eskolan pentsatzen dugu, hori lortzeko modu bat hizkuntza anitzeko proiketua dela, eskolaurreko adinetik ingelesaren ikaskuntza hasiz.

Metodologia komunikatiboa lantzen dugu, ingelesa komunikaziorako tresna bezala erabiliz, ikasleen inguru eta interesei buruz hitz egiterakoan, ingeles hizkuntzaren garrantzia eta bere ezaugarri soziokulturalen garrantzia baloratzera animatuz . Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen ingelesean murgiltzeko egonaldiak programan parte hartzen dugu.

Programa honi esker gure ikasleek ohizkoak ez diren beste egoeratan erabil ditzakete ingelesa, eta beraz, ohizko egoeratan aplikatzeko egoera berriak sortzeko aukera dute.

Programa honetan, 5 eguneko egonaldia izaten dute barnetegi batean ingelesean murgilduta. Gainera, eskutitz eta material trukaketa programa baten parte hartzen dugu Liverpooleko St. Oswald ikastetxearekin.

ONGARAIKO INGELESEKO BLOGA:
http://ongarainenglish.blogspot.com.es



BIDELAGUNA


Programa, aniztasunari ematen dizkiogun erantzunetariko bat da eta honen helburua, egoera behartsuenean dauden eta zailtasunak dituzten hirugarren zikloko ikasleen eskolaratze prozesuaren aukerak hobetzea da.


Horretarako, ekintza zehatz batzuk antolatzen dira oinarrizko konpetentziak hobetzeko, hain zuzen ere eduki instrumentalei dagozkienak, baita ikaskuntza estrategiei eta elkarbizitzarako harremanei dagozkienak.

Helburu nagusiak:

  • Kaltetuen dauden ikasleen ikaskuntza eta eskola errendimentua indartzea.
  • Euren integrazio soziala hobetzea, taldean eta ikastetxean.
  • Familiekin konpromezua gehitu.
  • Derrigorrezko hezkuntzen arteko jarraipena erraztu.



TEKNOLOGIA BERRIAK-IKT

Formakuntza

  1. Funtsezko formakuntza bat egiten jarraituko dugu: Word, Power Point, Publisher, argazkien trataera, Windows Movie Maker...
  2. Posta elektronikoaren erabileran trebatzea, gure arteko, eta ikasle - gurasoekin harremanetarako ere erabiliz.
  3. Eskola 2.0ko proiektuak jarraitzen du 5-6 mailetan.


Ekipamentua

  • Gela guztietan ordenagailua. Horrez gain, informatika gela. Proiektoreak jarri ditugu gela guztietan eta ingeleseko gelan
  • Jarraitzen dugu Eskola 2.0rekin eta, 5. eta 6. mailetan daukagu arbel digitala, proiektorea eta ikasleentzat ordenagailu eramangarriak.
  • Zentralita handitu, ondorioz gela guztietan telefonoa, barne komunikazioa eta segurtasuna hobetuz, ikasleak ez dira inoiz bakarrik geratzen eta.


ESKOLAKO AGENDA 21

Helburuak


Eskolako Agenda 21ek ikasleei beren ingurumen hurbilaren arazoa aztertu eta ulertzea ahalbidetzen die eta hiritar gisa bidezkoagoa eta ekologikoki jasangarriagoa izango den gizarte baten alde aritzeko prestatzen ditu. Eskolako Agenda 21 hezkuntza-komunitateak hartutako konpromisoa da, ikastetxeko eta bere inguruko ingurumenaren kalitatearen eta jasangarritasunaren alde lan egiteko.

Konpromiso horrek berekin dakar ingurunea ezagutzeko interesa izatea, bidegabe dena aldatu nahi izatea eta guztion orainaren eta etorkizunaren alde lan egiteko gogoa izan eta konpromisoa hartzea.

Oinarrizko hiru osagai ditu: ikastetxeko eta inguruko ingurumenaren jasangarritasuna, curriculumaren berrikuntza eta komunitatearen parte-hartzea.



Ongarai Eskola
Ongarai Auzoa z/g
48260 - ERMUA
Telefonoak: 943170011 - 943254267
Faxa: 943170011

E-mail: 015100aa@hezkuntza.net
© 2023. Ongarai Eskola Ermua. LEGAL OHARRA