Ongarai ikastetxea, hau da, ezaguna den Ongarai Eskola, B eta D ereduak eskaintzen dituen Haur eta Lehen hezkuntzako ikastetxea da.
1972an inauguratu zen Santiago Apostol izenarekin eta 1973an handitu zen beste eraikin batekin, Teodoro Zuazua hain zuzen ere. 1996an, aurreko bien elkarketarekin sortu zen Ongarai Eskola.
Gaur egungo ikastetxeak eraikinaren 5 solairutik 3 betetzen ditu, Ongarai BHIk erabiltzen dituelarik beste biak. Honek, 2 eta 16 urte bitarteko eskolaratzea posible egiten du. Eskolak eta Institutoak konpartitzen ditugu, adibidez gimnasioa, ikusentzunezko gela, jolas-tokiak eta irratia eta horregatik ordutegiak modu egokian antolatzen ditugu, esparru hauen aprobetxamendua osoa izan dadin.
Ongarai Eskolaren esparruak besteak beste hauek dira: gimnasioa, ikusentzunezko gela, jolas-tokiak, psikomotrizitate gela, g.g. 200m2koa, Haur Hezkuntzako jolas-toki eztalia, g.g. 450m2koa, musika gela, ingeleseko gela, informatika gela, bideo gela, irakasle gela eta zuzendaritza.
Ongarai Eskolak jantoki zerbitzu propioa du, 2006-07 ikasturtean zabaldutako instalazioetan. Bertan, Ongarai eskola eta institutoko ikasleek jaten dute eta g.g. 180 plaza ditu txanda bakoitzeko.