Eskola
EGUTEGIA
|
- Egutegi ale bana emango zaizue ikasturte hasierako bileran.
- Ikasturte osorako izango da. Aurreko ikasturtekoaren antzekoa da. Eskolako webgunean dago eskuragarri, eta posta elektronikoz ere jasoko duzue.
|
ORDUTEGIA
|
- Klaseak irailaren 8an hasiko dira. 8an eta 9an goizeko 9: 00etatik 13: 00etara izango da ordutegia.
- Hilaren 12tik aurrera ordutegia 9: 00-12: 30 eta 14: 30-16: 00 izango da. (Ohikoa)
|
SARRERA
|
- Haur Hezkuntzako ikasleak, bere patiotik sartuko dira beti bezala.
- Lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailakoak beheko sarreratik sartuko dira, itxaroteko talde bakoitza markatutako lekuan jarriko da lerroetan.
- Lehen hezkuntzako 4., 5.eta 6. mailakoak goiko sarreratik sartuko dira, talde bakoitza markatutako lekuan jarriko da lerroetan.
- Familiak eurentzako markatutako lekuetan sarrera ondoan.
|
JANTOKIA
|
- Jantoki-zerbitzuak ohi bezala funtzionatuko du, gainerako osasun-neurri berezirik gabe.
|
OSASUNA
|
- Aurreko gauean sukarra izan duenak edo edozein motatako gaixotasuna duenak ez da etorriko ikastetxera.
- Ondoeza kasuan, familia abisatuta izango da eta jarraian etorri beharko da ikaslearen bila eskolara.
- Familiekin bilerak aurretiko hitzorduaz.
|
KOMUNIKAZIOAK
|
- Hobeto informatzeko ikasgelako bilerak egingo dira.
- Etor zaitezte zuen presentzia oso garrantzitsua da eta.
- Edozein zalantza argitzeko eskolara deitu, 943 170011.
|