Hemen zaude: Ongarai Eskola / Albisteak / Albiste osoa
EUSKERA     CASTELLANO
accesos directos KONTAKTUAALBISTEAKARGAZKIAKIRTEERAK ETA EKINTZA OSAGARRIAKEGUTEGIAIKASTETXEKO PROIEKTUAKHEZKUNTZA ESKAINTZAZERBITZUAKIKASTETXEARI BURUZ
2020-2021.IKASTURTEA

Albiste osoa



18/06/2021. Denontzat

2021-22 IKASTURTEAREN HASIERA - Familientzako argibideak


2021-22 IKASTURTEAREN HASIERA

Familientzako argibideak

Oraindik ere oso egoera berezian bizi gara, COVID-19aren pandemiaren ondorioz. Hori dela eta, datorren ikasturteari begira hasierarako oinarrizko orientabideak jasotzen dituen OHAR hau bidaltzen dizuegu.

Irailaren 8an goizeko 9: 00etan hasiko ditugu klaseak.

Eskola

EGUTEGIA

  • Kurtso hasierako bileran egutegiaren ale bana bananduko da.
  • Ikasturte osoan zehar mantenduko da eta aurreko    ikasturtekoaren antzekoa da. Ikastetxearen webgunean dago eskuragarri. Emailez ere jaso duzue.

ORDUTEGIA

  • Eskola irailaren 8an hasiko da goizeko ordutegiaz, 9:00tik 13:00ra izango da. HH 12:30. Jantoki serbitzua egongo da.
  • Irailaren 10tik aurrera ordutegia 9:00tik 12:30etara eta 14:30etatik 16:00ra izango da. (Ohikoa)

SARRERA

  • Haur Hezkuntzako ikasleak, bere patiotik sartuko dira beti bezala.
  • Lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailakoak beheko atetik sartuko dira, itxaroteko talde bakoitza markatutako lekuan jarriko da lerroetan.
  • Lehen hezkuntzako 4., 5.eta 6. mailakoak goiko sarreratik sartuko dira, talde bakoitza markatutako lekuan jarriko da lerroetan.
  •  Familiak eurentzako markatutako lekuetan sarrera ondoan. Segurtasun-distantzia mantenduz eta makarillarekin.

JANTOKIA

  • Jantoki-zerbitzuak ohi bezala funtzionatuko du, gainerako ikastetxeko osasun-neurri berberekin. Talde iraunkorreetan.

HIGIENE-NEURRIAK

  • Lehen Hezkuntzako IKASLE GUZTIEK maskara derrigorrez erabili behar dute, beraz ume bakoitzak berea ekarri beharko du eskolara.
  • Eskuak, urarekin eta xaboiarekin garbitu, eta hartu tenperatura, beti etxetik eskolara irten aurretik.
  • Maila bakoitzak bere komuna izango du.

OSASUNA

  • Aurreko gauean sukarra izan duenak edo edozein motatako gaixotasuna duenak ez da etorriko ikastetxera. Deitu osasun-zentrora.
  • Ondoezin kasuan, familia abisatuta izango da eta jarraian etorri beharko da ikaslearen bila eskolara.
  • Familiekin bilerak aurretiko hitzorduaz eta maskarillarekin.

KOMUNIKAZIOAK

  • Hobeto informatzeko gelako bilera ahalik eta lasterren egingo da. Beharbada, ikasgela bakoitzeko bi txandatan.
  • Etor zaitezte zuen presentzia oso garrantzitsua da eta. Maskararekin etorri.
  • Edozein zalantza argitzeko ikastetxera deitu, 943 170011.

Ekaina 2021


linea
linea


Ongarai Eskola
Ongarai Auzoa z/g
48260 - ERMUA
Telefonoak: 943170011 - 943254267
Faxa: 943170011

E-mail: 015100aa@hezkuntza.net
© 2013. Ongarai Eskola Ermua. LEGAL OHARRA