Hemen zaude: Ongarai Eskola / Albisteak / Albiste osoa
EUSKERA     CASTELLANO
accesos directos KONTAKTUAALBISTEAKIRTEERAK ETA EKINTZA OSAGARRIAKEGUTEGIAIKASTETXEKO PROIEKTUAKHEZKUNTZA ESKAINTZAZERBITZUAKIKASTETXEARI BURUZ
2023-2024.IKASTURTEA

Albiste osoa


02/06/2017. Denontzat

4 URTEKO GELAKO ARTISTAK


“Animaliak” gaia lantzen egon gara eta amaiera emateko txotxongilo antzerki bat egin dugu “Marigorringo marmartia”. Lan handia egin dugu dekoratua egiten, animalien marrazkiak margotu, moztu eta bakoitza dagokion lekuan itsatsi : baserrian, sabanan edo itsasoan. Entsaioetan primeran pasa dugu eta HHko beste lagunak gure lana ikustera etorri direnean urduri egon gara. Baina lan bikaina egin dugunez poz- pozik gaude. Eskerrik asko ikustera etorri zaretenok emandako txalo zaparradagatik. Datorren ikasturtean gehiago!


linea
linea


Ongarai Eskola
Ongarai Auzoa z/g
48260 - ERMUA
Telefonoak: 943170011 - 943254267
Telefono Mugikorra: 688802473

E-mail: 015100aa@hezkuntza.net
© 2024. Ongarai Eskola Ermua. LEGAL OHARRA