Hemen zaude: Ongarai Eskola / Albisteak / Albiste osoa
EUSKERA     CASTELLANO
accesos directos KONTAKTUAALBISTEAKARGAZKIAKIRTEERAK ETA EKINTZA OSAGARRIAKEGUTEGIAIKASTETXEKO PROIEKTUAKHEZKUNTZA ESKAINTZAZERBITZUAKIKASTETXEARI BURUZ
2018-2019.IKASTURTEA

Albiste osoa


11/06/2019. Denontzat

KULTURARTEKO JAIA ONGARAI ESKOLAN


Ermuan Kulturarteko Astea izan zela aprobetxatuz, Ekainaren 7an, ostirala, Ongarai Eskolako II. Kulturarteko jaia ospatu genuen. Hainbat ekintza burutu genituen,  gure eskolan dauden jatorri ezberdineko familien esku-hartzea eta bizikidetza gauzatzeko helburuarekin.

Alde batetik, ikasleek eskolako   herrialde ezberdinen mapa osatu zuten, bertan adierazten zutelarik nondik etorriak ziren.

Bestetik, tailer ezberdinak antolatu ziren gurasoen parte-hartzea baliatuz.

Idazketa tailerrean, guraso batzuk  arabez edo zirilikoz idatzi ziguten eskatutakoa.

Argazki eta Jantzien erakusketan , herrialde ezberdinetako  irudi eta jantzi bitxiak ikusi ahal izan genituen.

Eta azkenik, Janarien Tailerrean, herrialde ezberdinetako berezko janariak ikusteaz gain, ikasleek dastatu ere egin ahal izan zituzten.

Benetan ekintza aberasgarria!!

MILA ESKER  FESTA  ANTOLATZEN LAGUNDU DUZUENOI ETA ZORIONAK!!!


linea
linea


Ongarai Eskola
Ongarai Auzoa z/g
48260 - ERMUA
Telefonoak: 943170011 - 943254267
Faxa: 943170011

E-mail: 015100aa@hezkuntza.net
© 2013. Ongarai Eskola Ermua. LEGAL OHARRA