12/11/2018.
Azaroaren 9an, Ermuko Txabi Arnal idazlea, Ongarai eskolara etorri zen berak idatzitako “Kar Kardantxilo” izeneko ipuina 2.mailako ikasleei aurkeztera.
Txabi gelara sartu eta berehala, umeekin jolasean hasi zen eta hauek oso gustura sentitu ziren.
Sorpresa moduan espero ez genituen beste bi ipuin ere kontatu zizkigun. Horretaz gain, hainbat asmakizun irakatsi zizkien gure ikasleei eta hauek gustura ikasi eta asmatu zituzten.
Milesker Txabi!